Use APKPure App
Get Appbentura Ziberespazioan old version APK for Android
Planetetara bidaiatu eta Ziber-alienak harrapatu galdera-duelua irabaziz
“Appbentura Ziber-espazioan” euskaraz garatutako jokoa da. IKTeskolak ekoiztua, Bizkaiko Diputazioa eta PantallasAmigas-en laguntzarekin.
8-12 urte bitarteko adingabeei bideratua, App honen bidez Internetera konektaturik dauden gailu, zerbitzu eta sareetan egiten diren harremanen ondorioz suertatu daitezkeen gatazkak (ziberbullying-a, grooming-a, lege hausteak...) saihestu eta arazoei aurre egiteko neurrien inguruko erreflexioa landu egin ahal izango dituzte haurrek, jolasten dauden bitartean.
Abenturan, “Ziber-alienak”, malware-aren antzera, arazoak sortarazten daude Internetera konektaturik dauden lau planetetan: bideojokuen planeta, gailu mugikorren planeta, txat planeta eta sare sozialen planetan. Jokalariak, “Ziber-zaintzaile” gisa, planeta bakoitzara bidaiatu eta bertan dauden “Ziber-alienak” bilatu, harrapatu eta, galdera-duelua irabaziz, planetak garbituko ditu.
Galdera-duelu hontan, jokalariak “Ziber-alienak” botako dion galderari erantzun beharko dio modu egokian “Ziber-aliena” indargabetu ahal izateko. Planeta bakoitzako galdera sorta, gailu edo zerbitzu bati dagokio eta hauen erabilera osasuntsu eta seguruaren inguruan prestatuko dira. Zehazki ardatz hauetan oinarritutako galdera-erantzunak aurkituko ditu jokalariak planeta bakoitzan: Ziberbullying-a, Gromming-a, pribatutasunaren galera eta gehiegizko erabilera, eta, beste batzuen artean, haurrekin landu ahal izango diren gaiak Norbere datu eta irudiaren babesaren garrantzia, Ziberbizikidetzarako trebatasunak eta gailuen segurtasunaren garrantzia dira.
Galderak eta abilezia nahasten ditu jokuak, eta oharrak eta aholkuak jasoko ditu Ziber-zaintzaileak abenturaren zehar.
Bakarka zein taldeka, ikasgelan edo eta senitartean erabiltzeko aproposa da eta guraso, irakasle eta hezitzaileentzako.
Last updated on Dec 23, 2018
Minor bug fixes and improvements. Install or update to the newest version to check it out!
Nécessite Android
4.1 and up
Catégories
Signaler
Appbentura Ziberespazioan
1.0 by PantallasAmigas
Dec 23, 2018